Bilatu zeure prestanzuntzaAurkitu zeure lanaSortu zeure lanaBideratu zeure etorkizuna

Nortzuk garen Réseau Cités des Métiers

Etorkizuneko Lanbideen El Espazio Réseau Cités des Métiers, ereduan oinarritzen da. Eredu hori Parisen sortu zuten laurogeita hamarreko hamarkada hasieran, Cité des Sciencies et de l’Industrie delakoaren markoan. Gune horretan, aholkularitza eta baliabideak integratu egiten dira, enpleguari, prestakuntzari eta lanbide-helburuak jarri eta lortzeari buruzko erreferentziak, orientabidea eta informazioa bilatzen dutenen zerbitzura jartzeko.

Aukera egin behar denean gidatzeko eta laguntzeko misioa betetzeko, bokazio osagarriak dituzten bazkideek dauzkaten ezaguerak eta baliabideak batzea da Réseau Cités des Métiers ereduaren oinarria. Horrela, ahaleginak batu egiten dira, nork bere jardun-estrategiak eraiki ditzan 3 modaliteteren arabera:

  • Aholkularitza profesionala orientazioaren eta lanbide-bizitzaren alorrean eskumena duten instituzio zenbaitetako profesionalen eskutik.
  • Sarbide askeko dokumentazioa Enpleguari, Lan berriei eta Prestakuntzari buruz.
  • Talde-jarduerak, hala nola informazio-jardunaldiak, gaikako tailerrak, hitzaldiak eta kolektiboek antolatutako topaketak.

Etorkizuneko Lanbideen El Espazio 2007ko urtarrilaren 29an sartu zen Réseau Cités des Métiers delakora, Pariseko Cité des Sciencies et de l’Industrie delakoari proiektua aurkeztu eta “Cité des Métiers” label ospetsua lortu ondoren. Mundu osoko 30 zentrok osatzen dute nazioarteko sare hori, eta gure proiektua Espainiako bigarren zentroa da, Bartzelonakoaren ondoren.

Han sartu ahal izateko, gure proiektuari originala izaten laguntzen dioten honako printzipio hauetan oinarritu behar izan dugu:

  1. Jende oro onartu
  2. Gai anitzekoa izan
  3. Erabilera anitzekoa izan
  4. Askotariko eragileak bildu
  5. Erabiltzaileen beharretan ardaztu
  6. Aske eta doan eskuratzekoa izan
logo El Espazio logo El Espazio