Bilatu zeure prestanzuntzaAurkitu zeure lanaSortu zeure lanaBideratu zeure etorkizuna

Behera kargatzeak

Atal honetan zure proiektu profesionala definitzen laguntzeko edo enplegua bilatzeko zure estrategiak hobetzeko dokumentazio interesgarri ugari kargatu ahalko duzu behera.

Gaitasun emozionalen zuhaitzaren metafora

Artikulu honetan, gaitasun emozionalakaztertzen ditu Santiago Mollek, metafora baten bitartez: gaitasun emozionalen zuhaitza. Zure emozioei buruz eta zure buruaren eta ingurukoen gainean duzun ikuskerari buruz hausnartzen lagunduko dizu metafora horrek.

Egiazta ezazu zure profesionaltasuna

Zure gaitasun profesionalei buruz ez baduzu inolako egiaztapen ofizialik, ez duzulako ikasi edo inork ez dizulako aitortu, beste aukera bat daukazu lan-esperientziaren bidez edo prestakuntzaren bide ez formalen bidez lortu dituzun gaitasun profesionalen egiaztapen ofizial bat lortzeko aukera izan dezazun. Egiaztapen hau bi bideren bidez lortu ahal duzu: Egiaztatu ahal den prestakuntzaz eta gaitasunak onartzean oinarritutako sistemaz.
Eransten den dokumentuan, azalpen sinplea eta praktikoa aurkituko duzu: Profesionaltasun Egiaztagiriak zer diren eta Profesionaltasun Gaitasuna Aitortzeko Sistemaren nondik norakoak zeintzuk diren.

EUROPA Helmuga gida (2016ko argitaraldia)

Gazteen Euskal Behatokiak Europa Helmuga gidaren argitalpen berria aurkeztu du. Nazioarteko mugikortasunean espezialista den aditu batekin (Antonio Jesús Rodríguez Martínezekin) elkarlanean eguneratu da, eta 900 erreferentziatik gora gehiago dakartza aurreko argitalpenak baino.Besteak beste, gai hauek lantzen ditu:

Lana(au pair aritzeko informazioa, hala nola dokumentuak, baliabideak eta kontratuak; Europan lana bilatzeko informazioa; oporraldietan lan egiteko informazioa; etab.)
Hizkuntzak(ikastaro, beka eta laguntzei buruzko informazioa; Europan ikasteko informazioa; etab.)
Bekak eta praktikak(Europako eta nazioarteko erakundeetako beken zerrenda)
Bidaiak(Europan bidaiatzeko informazioa)

Unibertsitaterako sarbide bereziak

Unibertsitate ikasketak egin nahi dituzu? Prestakuntza da profesional kualifikatu bat bihurtzeko duzun modurik egokiena, lehiazko lan merkatu bati aurre egiteko prest egoteko. Eta Unibertsitateak zure bizitza markatu ahal dituzten bizipen pertsonalak eta etorkizun profesionalari begirako esperientzia bat eskaintzen dizu. Gaur egun badaude sarbide berezi batzuk unibertsitatean prestakuntza jasotzeko eta dokumentu honetan azaltzen dizkizugu.

Twitter, mikrobloga eta haren erabilera estrategikoa enplegurako

"Enplegua bilatzeko Twitter" ikastaroko materiala. Ikastaroa Oscar del Santok emango du, Irun Ekintzanen Gizarte Sareen eta Enpleguaren III astearen markoan. Material horrek “mikrobloga” erabiltzeko aukera emango dizu zure kontua kudeatzeko oinarrizko trebetasunak eta gaitasunak eta zure lan-helburuak lortzeko teknika eta estrategia batzuk garatzeko.

Europan lan egitea

Europan lan egiteko jarduera.

Lanbide Eures emandako jarduera, XIII Aste empleguan, Ficoban 

Onarpen profesionaleko sistema Europan.

Mugaz gaindiko Jardunaldiko materiala
Europar Batasunean lan egiteko tituluen onarpen profesionala.

Onarpen profesionaleko sistema Frantzian.

Mugaz gaindiko Jardunaldiko materiala.

Zure CV-a nabarmentzeko eta lana bilatzeko Multimedia Tresnak eta Internet sareak

Curriculum Vitae nabarmentzeko multimedia tresnak ikastaroko materiala.Material horrek aukera emango dizu, CVri ikusgarritasun handiagoa emango dioten internetako tresnak eta plataformak ezagutzeko.Blog bat sortu ahal izango duzu zure CVrekin, workmunity-a, enplegu Web eta agregatzaile onenak, youtube, pinterest, etab.

"Linkedin" eta enpleguaren bilaketa aktiboa

Linkedin eta Enpleguaren Bilaketa ikastaroko materiala. Material horrek aukera emango dizu Linkedin sakon ezagutzeko.Perfil ezin hobea garatzea, zure harreman-sarea eraiki eta hari etekinik handiena ateratzea, proaktibitatea edukitzea taldeen eta enpresen bidez.

"Twitter" eta enpleguaren bilaketa, aurreratuentzat

Enplegua bilatzeko twitterra ikastaroko materiala, II. maila.Material horrek aukera ematen dizu Twitter sakonki ezagutzeko, enplegua bilatzeko eta norbera sustatzeko tresna gisa erabiltzeko.Estrategia, profila, hashtag, bilaketak eta perfil-zerrendak aztertuko ditugu.

"Twitter" eta enpleguaren bilaketa, hasiberrientzat

Enplegua bilatzeko twitterra ikastaroko materiala.Material horreak aukera emango dizu Twittter-en kontu bat sortzeko, helburutzat hartuta marka bat sortzeko konfiguratzea, solastea, monitorizatzea eta enplegua bilatzeko zein norbera sustatzeko tresna gisa erabiltzea

Marka pertsonala eta Enplegua

Irun Ekintzan Irungo Garapen Ekonomikoaren eta Enpleguren Aldeko Itunak antolatutako jarduera. Hiltzaldian, Mar Pertsonal sendo bat eraikitzeko argibideak emango dizkigu, horrela gure enpleguaren bilaketan gure helmuga profesionalak lortzeko. Online marketin pertsonaleko funtsak eta hori gauzatzeko zenbait taktika eta teknika espezifikoren erabilera, kontuan hartuta bai alderdi psikologikoak bai beharrezko gaitasunak eta trebetasunak informazioko teknologien laguntzarekin enplegu-helburuak lortze aldera.

Hizlaria: Oscar Del Santo

Lanbide Heziketatik Unibertsitatera sartzea

Lanbide Heziketaren helburua lan-munduan sartzeko profesionalak prestatzea bada ere, Goi-mailako Lanbide Prestakuntza duten tituludunak unibertsitateko ikasketara sar daitezke egindako zikloaren arabera.
Horrela, maiatzaren 3ko 2/2006 Hezkuntzako Lege Organikoko 44., 53. eta 65. artikuluek aipatzen dituzten Lanbide Prestakuntzako Goi-teknikariaren tituluak, Arte plastikoetako eta Diseinuko Goi-teknikariarenak edo Kiroleko Goi-teknikariarenak edo baliokideak dituztenek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetara sar daitezke probarik egin gabe.

Turismoa Espainian gaiari buruzko sektore-azterketa

SEPE Estatuko Enpleguari buruzko Zerbitzu Publikoko Behatokiak sektore azterketa bat argitaratu berri du Turismoari buruz. Aipatutako Behatokiko unitate zentralak koordinatu eta pilotatu du azterlana.
Erabilgarritasuna dela-eta sektoreko okupazio nagusienen lehia-profilen fitxak (49) eta etorkizuneko azterketak sartzen dituen ekarpen interesgarriak azpimarratu behar dira.

Presta ezazu lan-elkarrizketa

Gida praktikoa, komiki formatuan, San Martín del Rey Aurelioko Udaleko Enplegu Zerbitzuak argitaratua. Bertan, lan-elkarrizketak prestatzeko orientazioak eskaintzen dira.

Azaleratzen diren sektore ekonomikoak

Merkataritza Ganberek egindako azterlana, Espainian, Europar Batasunean eta beste herrialde batzuetan azaleratzen ari diren sektore ekonomikoen adibideekin, eta aipatutako sektoreen egungo eta etorkizuneko egoera eta mikroenpresak zein emakumeek bultzatutako enpresak sortzeko egiten duen laguntza.

Funtsezko gaitasunak etengabeko ikaskuntzarako Europa mailako erreferentzia markoa

Etengabeko ikaskuntzarako funtsezko gaitasunei buruz, Europako Legebiltzarreko eta 2006ko abenduaren 18ko Batzordearen Gomendio baten Eranskina, 2006ko abenduaren 30eko L 394 Europar batasuneko Egunkari Ofizialean argitaratua.
Gomendio hau da Europako Batzordeak eta eta Hezkuntza eta Prestakuntza 201o lan programan parte hartu duten eta kide diren Estatuek batera egindako lanaren emaitzetako bat da. Lan programa lankidetza politikoaren markoa da hezkuntzaren eta prestakuntzaren esparruan, eta batera adostutako helburuetan, adierazleetan eta erreferentzia ereduetan, berdinen arteko ikaskuntzan eta praktika egokien zabaleran dago oinarrituta.