Bilatu zeure prestanzuntzaAurkitu zeure lanaSortu zeure lanaBideratu zeure etorkizuna

Taldeentzako ibilbideak

Kontaketa: ITN-6Eskatzea

6 Ibilbidea

  • Iraupena: 1 eta 1,5 ordu artekoa
  • Bilerak: 1
  • Parte-hartzaileak: 12
  • Zuzenduta: Lanean ari direnak edo langabezian daudenak, lanbidean orientatzeko interesatuak.
  • Gogoeta prozesuari ekitea lanbide-orientazioak eta nork bere burua ezagutzeak duen garrantziari buruz.
  • Ikasleen lanbide lehentasunak eta interesak identifikatzea eta horiek lan berriekin lotzea.
  • Hautatutako lanak definitzen dituzten ezaugarri nagusiak eta horiek zein ekonomi sektorekoak diren kontsultatzea.
  • Lan berrietan sartzeko betekizunetan sakontzea, bai prestakuntzaren aldetik bai gaitasunen aldetik.
  • Sarrera.
  • Helburuen eta edukien aurkezpena.
  • “Interes profesionalen” test interaktiboa egitea.
  • Egindako testaren emaitzetik norberaren txostena egitea.
  • Testen emaitzetik ateratako lanen esplorazioa.
  • Sektore espezifikora eta lanbidean lan egiteko beharrezko prestakuntzara hurbiltzea.
  • Hasitako lana tresna multimediarekin jarraitzeko gomendioak.

 

Saioaren helburuak eta edukiak aurkeztu ondoren, parte-hartzaile bakoitzak bakarka lan egiten du multimedia aplikazioarekin. Lana garatzeko talderako jarraibide batzuk eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dira prozesuan zehar (aholkuak eta/edo zalantzak argitzea), bakarkako lanaren emaitzak optimizatzeko.
 


Saioa ondo egiteko, parte-hartzaileek aktiboki inplikatu behar dute. Era berean, beharrezkoa da Informatikako ezagutzak edukitzea, eta komenigarria, Interneten nabigatzen jakitea.