Gaitasun funtsezkoak
Aplikatibo hau egoera-test bat da, eta norberaren funtsezko gaitasunen maila ebaluatu nahi duen ororentzako da, edo horiek lortzeko zein jarrera eta gaitasun ezagutu behar dituzten jakin nahi dutenentzako. Oso tresna praktikoa da, aukera ematen baitu lortutako emaitzak eta bere intereseko lanetan lan egiteko beharrezkoa den maila konparatzeko.
Aplikatiboak burmuineko neurona baten istorioa aurkezten du. Nona izena du, eta lan-egoera desberdinak bizi ditu; horiei erantzun beharko diegu nola jokatuko genukeen kontuan hartuta. 23 gaitasun espezifiko ere ebaluatu daitezke, eta gaitasun bakoitzak egoera eta istorio desberdinak aurkezten ditu. Bost bloke handitan taldekatuta daude:
- Gestio pertsonala
- Pentsamendua
- Lorpena
- Eragina
- Taldearen gestioa