Bilatu zeure prestanzuntzaAurkitu zeure lanaSortu zeure lanaBideratu zeure etorkizuna

Multimedia Plataforma Aplikatiboak

Orekaren neurriak

Aplikatibo honetan dagoen informazioa oso interesgarria da Giza Baliabideen ardura duten enpresaburuentzako, adibide onak eskaintzen baitizkie nola ezarri kontziliazio-politikak. Era berean, baliagarria da langileei laguntzeko kontziliazio-praktikek nolako etekinak eman ditzakeen identifikatzen, bai maila pertsonalean bai profesionalean.

Aplikatiboak adibide praktikoa eskaintzen ditu, hurbileko eta benetako egoeretan azalduta, lan-bizitzaren, bizitza pertsonalaren eta familiakoaren eta politika hauetara "bizitzeko denbora bila" atxiki diren langileen artean oreka lortzeko neurriak bultzatzen dituzten enpresen eskarmentutik eta testigantzatik aterata (jarduera-alor desberdinetako enpresak, bere sektorean enblematikoak). Ordutegi-malgutasuna, telelana, prestakuntzarako lan-pizgarriak, seme-alabak zaintzeko laguntzak... kontzeptu horiek proposamenak dira, hiritarrek gero eta gehiago dauzkaten eskari edo beharrak konpontzeko, familiari eta bizitza pribatuari denbora gehiago eskaintze aldera.