Bilatu zeure prestanzuntzaAurkitu zeure lanaSortu zeure lanaBideratu zeure etorkizuna

Prestakutzaren inguruko berriak

11/03/2019

2019ko KREA BIDASOA

Aurten ere, Bidasoaldeko profesionalek, enpresek eta ekintzaileek beren lana, proiektuak edota esperientziak publikoan aurkezteko aukera izango dute. Irun eta Hondarribiko udalen egitasmo bat da

Aurtengo irudia eta mugimendua Maker mugimenduarekin erlazionaturik daude. Hau da, garapen industrialerako ahalmenean era pertsonalean zentratutik dagoen mugimendua da, biztanleriaren esku baliabide arruntak eta biztanleria guztiarentzat eskuragarri egongo diren baliabideak eskaintzen dituena. Horregatik, aurtengo leloa “Hazlo tu mism@ - Egin zerorrek – Fais-le-toi-même” izango da, aurtengo irudia “KreaTU” izango da eta kartelen sorrera, stand eta bestelako elementuak, kartoi, itsasgarri, guraize eta egunerokotasunean eskura izan ditzakegun bestelako baliabideak izango dira.

Krea Bidasoan bertaratutakoek kontaktuak lortu, negozio aukerak identifikatu, ezagutzak zabaldu eta beste esperientzia, joerak, arrakasta kasuak, etab. gertutik ezagutzeko aukera dute. Profil anitzeko parte-hartzaile horiengana iristeko asmoarekin programa zabal bat eratu da, era askotariko tailer eta ekintzez osaturik. 

Deskargatu programa