Prestakutzaren inguruko berriak
30/07/2018
Doako online prestakuntza
Miríada X online prestakuntzako proiektu bat da, software libreko plataforma batean oinarritua, eta ezagutza modu irekian bultzatzea du helburu. 2013aren hasieran abian jarri zuten Banco Santanderrek eta Telefónicak, Red Universiaren eta Telefónicaren bidez. Lineako ikastaro masiboak eta modu irekian eskaintzen ditu (Massive Open Online Courses, MOOCs), dohainik, eta haren edukiarekiko interesa duen edozein erabiltzailek egin ditzake.
Proiektuan, Espainiako eta Hispanoamerikako 35 unibertsitate baino gehiagok parte hartu dute, eta prestakuntza askotarikoa eskaintzen du: teknologia, hizkuntzak, psikologia, ekonomia, matematikak, pedagogia, osasun-zientziak, soziologia, humanitateak eta nekazaritza-zientziak, ...
Joan webera