Bilatu zeure prestanzuntzaAurkitu zeure lanaSortu zeure lanaBideratu zeure etorkizuna

Multimedia Plataforma 800 Lanbide

Teknologia berriak, ekonomiaren globalizazioak eta pertsonen zein enpresen behar berriak lan-mundua eraldatzen ari dira. Eraldaketa horiek oso ondorio esanguratsuak dauzkate lanbideetan, eta aldaketa horien berri emateko, 700 lanbide berri baino gehiagoko katalogoa daukagu (behar berriei erantzuten die), baita eraldatzen ari diren lanbideena ere (lehen ere bazeuden, baina orain ezagutza, trebetasun eta gaitasun berriak eskatzen dituzte), edo azaleratzen ari direnak (ez dira ez aldatuak ez berriak, baina gaur egun askoz ere eskari handiagoa daukate).

Plataforma multimédia: ocupaciones

Alor horretan, honako atal hauek sartzen dira:

• Lanbide berrien katalogoa:
Lanbideen fitxa xehetuak (lanbidearen deskribapena, ikasketak eta prestakutnza-betekizunak, lan-baldintzak, etorkizuneko eszenatokiak, bideozko testigantzak…). 15 ekonomi sektoretan antolatuta daude, alfabetikoki ordenatuta eta lanbide-intereseko 18 arlo edo alorretan taldekatuta.
• Ezagutu itzazu profesional berriak:
Katalogoko lanbideetan dihardutenen benetako bideo-testigantzak.
• Gaikako bildumak:
Multimedia aplikatiboak lau jarduera-alorretan (Diseinua, Segurtasuna, e-lanbideak eta Nanoteknologiak), beste ekonomi sektoreekiko transbertsalak direlako ezaugarria dute. Gaikako bilduma horiek 90 lanbide inguru biltzen dituzte.
• Beste baliabide batzuk:
Informazio osagarria eta/edo lotura interesgarriak lanbide berrien gaian.

Gainera, oso tresna interesgarri bat dago, ikasketa-mailakako lanbideen bilatzailea izenekoa (animazioaren linka). Horrek aukera ematen du katalogko lanbideak identifikatu eta haietara iristeko, espezializazio eta ikasketa-maila jakin batekin lotuta (derrigorrezko irakaskuntza, batxilegoa, prestakuntza-zikloak, unibertsitate-titulua). Ezagutzen dituzun lanbideetatik ezagutzen ez dituzunera izeneko aplikatibo bat dago, aukera ematen duena ohizko lanbideak haiekin zerikusia daukaten lanbideekin lotzeko.