Nortzuk Lankidetza
Etorkizuneko Lanbideen El Espazion Bidasoa Eskualdeko hainbat erakunde inplikatu dira: erakunde publiko eta pribatuak eta baita enpresak, sindikatuak, hirugarren sektoreko erakundeak, elkarteak, prestakuntza-zentroak, Unibertsitateak eta abar ere. Horiek guztiak ideia bat bera dutela batu dira: hiritarrei teknologia berriak eskaintzea, ingurune dinamiko eta erakargarri batean –sarbide libre, anonimo eta doakoan–, eta baita talde eta/edo bakarkako zenbait jarduera ere, enplegua lortu, beren etorkizuna bideratu edo lanbidean eboluzionatu dezaten.
Beraiek dira beren etorkizunaren protagonista; guk langile teknikari espezializatuak eta bitarteko berritzaileak eskaintzen dizkiegu, gai garrantzitsuetan beren erabakiak har ditzaten, batik bat honako gai garrantzitsu hauek erabakitze aldera:
- Ikasketak aukeratzea.
- Lehen enplegua bilatzea.
- Prestakuntza iraunkorra.
- Lanbidean eboluzionatzea.

