Bilatu zeure prestanzuntzaAurkitu zeure lanaSortu zeure lanaBideratu zeure etorkizuna

Zer eskaintzen dugun Multimedia plataforma

Zer eskaintzen dugun Multimedia plataforma

Etorkizuneko Lanbideen El Espaziok tresna teknologiko indartsua dauka, eduki digital asko dituena: Lanerako fitxak, bideoak, simulagailuak, multimedia aplikatiboak eta web baliabide oso interesgarriak.

Aplikazio horren hartzaileak askotarikoak dira, eta honako hauek dira zuzenago ukitzen dituen kolektiboak:

  • Gazteak. Nahitaezko ikasketak amaitzear daudenak eta ikasi dutena orientatzeko beharra daukatenak (kualifiakazio-maila, bere interesetara egokitzen diren aukerak).
  • Ikasleak. Beren ikasketetatik abiatuta lan-merkatuak eskaintzen dizkien lan-aukerak ezagutu eta enplegu-bilaketan aurre egiteko ezaguerak eta trebetasunak hartzeko beharra daukatenak.
  • Lanik gabe dauden helduak. Lanean hasteko aukerak bilatzen dituztenak.
  • Lanean dabiltzan helduak. Lanbidea hobetzeko kezka dutenak, dela lanean eboluzionatzeko, dela aukera berriak arakatzeko.
  • Enpresak eta Giza Baliabideetako departamentuak. Hautatzeko prozesuetan lan-postuak edo izangaien profilak definitzeko beharra daukatenak.
  • Orientazioaren profesionalak. Bere erabiltzaileekin orientazioaren eta enplegu-bilaketaren funtsezko alderdiak lantzeko tresna berritzaileak ezagutu nahi dituztenak.
  • Eta, azken batean, baliabide erabilgarria da proiektu pertsonalean eta lanbidekoan aurrerapausua eman eta eboluzionatzeko kezka duen edonorentzako.

Multimedia plataformaren egitura osatzen dutenak: gaikako bi alor, lau jarduera-alor eta lan-kultura berriei buruzko testuinguruko informazio-bloke bat.

Gaikako alorrak

Gaikako alorrak

Bi kontzeptu horien inguruan hezurmamitzen dira aplikazioaren edukiak. Lan berriek eta ekonomi sektoreetako eraldaketek laguntza ematen die pertsonei, koka daitezen eta eraldatzen ari den lan-mundu bat ezaugarritzen duten alderdi nagusiak zehetasunez ezagut ditzaten.

Gaikako bi alor horietan, xehetasunezko deskribapena eskaintzen da 800 lan ingururi buruz, ekonomi jarduerako 15 sektoreri buruz eta gaikako 4 bildumari buruz (diseinua, nanoteknologiak, segurtasuna eta e-lanak). Hori guztia, lan-fitxen eta bideoen bidez.

Jarduera alorra

Jarduera alorra

Bidera ezazu zure etorkizuna, Bila ezazu Prestakuntza bat, Aurki ezazu lan bat eta Sor ezazu zeure lana. Lau alor horiek erakusten dute zertako balio duen aplikazioak eta zein erabilgarritasun daukan lanbidean hobetzeko eta/edo eboluzionatzeko erabakiak hartu behar dituen pertsonarentzat.

Jardueren alorrean, baliabide erabat praktikoak eskaintzen dira eta kontsulta azkarra egin daiteke orientazioari buruz, askotariko ikasketak eta prestakuntza-jarduerak bilatzeari buruz, enplegu-bilaketari buruz eta negozio-ideiak identifikatzeari buruz.

Gaikako alor honetan daude gure tresna teknologikoak dauzkan multimedia aplikatibo interaktibo gehienak (interes profesionalen testa, hautatze-prozesua, lan-elkarrizketa, funtsezko gaitasunak, curriculum ezkutua, ezagutzen dituzun lanetatik ezagutzen ez dituzunera...). Horiez gainera, ezagutza-kapsulak direlakoak eta bibliografia-erreferentziak ere badaude

Lanaren kultura berriak

Bloke honek lan-munduaren perspektiba berriei buruz gogoeta egiteko elementu batzuk eskaintzen ditu, langileen lehentasun eta interesetatik abiatuta eta enpresek eskari horiei ematen dizkien erantzunen ikuspegitik..

Dokumentu-baliabideak eskaintzen dira, enpresetako lan eta kultura berriak ezagutzeko; eta aplikatibo bat, zeinean langileen eta kontziliazio-neurriak aplikatzen dituzten enpresen testigantzak azaltzen diren.

Multimedia plataforma horrek edukien artean dauden lotura eta harreman guztiak mantentzen ditu, eta eroso eta intuizioz nabigatzeko aukera ematen du. Gainera, lanen bilatzaile nagusi bat dauka, kontsulta pertsonalizatuak egiteko behar espezifikoen arabera (bideoan testigantzak dauzkaten lanak, e-learning hitza agertzen duten lanak…). Beste bilatzaile bat ere badauka, ikasketa-mailen araberakoa, aukera ematen duena titulazio arautu jakin batekin zerikusia daukaten lanbide-irtenbideak azkar eta era praktikoan arakatzeko.