Bilatu zeure prestanzuntzaAurkitu zeure lanaSortu zeure lanaBideratu zeure etorkizuna

Zer eskaintzen dugun

Etorkizuneko Lanbideen El Espazio zerbitzu berritzailea, modernoa eta aurreratua da, lanbidearen eta enpleguaren orientaziorako asmatua, eta informazioa bilatzerakoan eta erabakiak hartzerakoan norbanakoak daukan paper aktibo eta protagonista nabarmentzen du.

Gure ekipamendua, aske eskuratzekoa, anonimoa eta doakoa, hainbat jarduerak eta gunek osatzen dute, zerbitzu integral hauek eskaintze aldera:

Plano de El Espazio
  • Aholkularitza pertsonalizatuaren zerbitzua.
  • Doako talde-jardueren programa. Gogoeta, prestakuntza eta ikasketa esperientziak partekatzeko aukera ematen du.
  • Autokontsultarako arloa. Baliabideak eskaintzen ditu orientaziorako eta enplegu-bilaketarako. Horretarako, ordenagailuak dauzka, eskanerra, inprimagailua, telefonoa, Interneteko konexioa eta tresna multimedia interaktibo bat, zeinak eduki digital, lan-fitxa, bideo eta multimedia aplikagarri ugari eskaintzen dituen.
  • Autoprestakuntzarako arloa. Ikasketa iraunkorreko baliabideak eskaintzen ditu, teknologia berriei buruz. Horretarako, ordenagailuak eskaintzen ditu, eta Interneteko konexioa eta bere e-learning plataforma aulaNET-Bidasoa Activa.
  • Liburutegia eta Mediateka. Bibliografi erreferentziak, eguneroko prentsa, aldizkari espezializatuak, bideoak, ikastaroak CD formatuan eta abar eskaintzen dira.