Ikastaroak

06/06/2023 - 09/06/2023
Udal Liburutegian tailerrak
Goizeko eta arratsaldeko ordutegia
Beste urte batez, "Ikust-Alaia" Udal Liburutegiak martxan jarri ditu urritik ekainera bitartean eskainiko dituen ekintzak. Tailer doakoa. Irakurketa kluba, Irakurle txokoa, Munduko emakumeen literatura, Idazketa Sortzailea, Idazle ikastaroa, Poesia tailerra, AMBIGÜINGLISH, Book Club, Solasaldiak Frantsesez, Bideo tailerra, Arteterapia heduentzat eta haurrentzat, Web seriesTailerra eta Yogipuinak.
Hasiera 2022ko urriaren 1ean. Izen ematea, Irailaren 14tik 21era
Informazio gehiago lortzeko, sakatu lotura honetan.

06/06/2023 - 30/12/2023
GAZTELANIA (online)
Non: aulaNET - Bidasoa activa
Noiz: Urte guztian irekita
Etengabeko Prestakuntza ikastaroa, zure hizkuntz gaitasunak hobetzeko diseinatua. Erabat dohainik da eta 55 irakasgai dauzka, prestakuntza-unitate laburrekoak, bideoekin, ariketekin, laburpenekin eta ebaluazioekin osatuta. Gainera, badakartza hizkuntza ikasteko doako beste baliabide batzuk.
Informazio gehiago lortzeko, sakatu lotura honetan eta gero SARTU BISITARI GISA

06/06/2023 - 30/12/2023
FRANTSESA (online)
Non: aulaNET - Bidasoa activa
Noiz: Urte guztian irekita
Etengabeko Prestakuntza ikastaroa, online eta interaktiboa, entzutezko eta ahozko gaitasunak hobetzeko diseinatua. Erabat dohainik da; eta Interneten Frantsesa Atzerriko Hizkuntza bezala ikasteko proposatzen diren ariketarik onenak jartzen ditu eskura. 9.500 erreferentzia baino gehiago. Baditu, gainera, hizkuntza ikasteko doako beste hezkuntza baliabide batzuk ere.
Informazio gehiago lortzeko, sakatu lotura honetan eta gero SARTU BISITARI GISA

06/06/2023 - 30/12/2023
EUSKERA (online)
Non: aulaNET - Bidasoa activa
Noiz: Urte guztian irekita
Etengabeko Prestakuntza ikastaroa, online eta interaktiboa, metodologia aktibo batez eta lan ingurune atsegin eta informalez diseinatua. Erabat dohainik da; 60 unitate didaktiko izango ditu ataletan sailkatuta, eta birpasatzeko 12 unitate eta jarduera pilo bat: Audioak, bideoak eta era guztietako ariketak. Baditu, gainera, hizkuntza ikasteko doako beste hezkuntza baliabide batzuk ere.
Informazio gehiago lortzeko, sakatu lotura honetan eta gero SARTU BISITARI GISA

06/06/2023 - 30/12/2023
Interneten bilatzea (online)
Non: EDX Plataforman
Irakaskuntza: Valentziako Unibertsitate Politeknikoa
Noiz: Urte guztian irekita
Iraupena: 7 aste
Doako lineako ikastaroa; bertan, bilaketa bat hasieratik modu eraginkorrean planifikatzenikasiko duzu eta behar duzun guztia aurkitzeko Internetek zure eskura jartzen dituen baliabideguztiak erabiltzen.
Informazioa eta izena ematea, sakatu lotura honetan

06/06/2023 - 30/12/2023
Informatika, Internet eta Microsoft Office (online)
Non: GCF AprendeLibre Plataforman
Noiz: Urte guztian irekita
Etengabeko Prestakuntza ikastaroak, online eta doakoak, lau arlotan antolatuak: Informatika eta Internet, Microsoft Office, Microsoft Windows eta Sare Sozialak.
Joan webera

06/06/2023 - 30/12/2023
ACTIVATE Kurtsoak. Konpetentzia digitalak (online)
Non: ACTIVATE Plataforman
Noiz: Urte guztian irekita
Online ikastaroak eta doakoak dira. Gaur egun gehien eskatzen diren trebetasunak ikasteko. Marketin digitala, garapen profesionala, datuen analitika, merkataritza elektronikoa, ekintzailetza, produktibitate pertsonala, web-garapena............
Informazioa eta izena ematea, sakatu lotura honetan

06/06/2023 - 30/12/2023
Gaztelaniadunentzako ALEMAN-a (online)
Non: UNED Abierta Plataforman
Noiz: Urte guztian irekita
Online ikastaroa, doakoa; helburua du ikasleak aleman hizkuntzak dituen oinarriak ezagutu eta eskuratzea.
Informazioa eta izena ematea, sakatu lotura honetan

06/06/2023 - 30/12/2023
KZgunea. Online edukiak
Non: KZGUNEA plataforman
Lineako doako bitarteko honek Teknologia Berriekin lotutako hainbat eduki garatzen ditu.
Sortu zure KZgunea-kontua
Plataformara joatea

06/06/2023 - 30/12/2023
Oinarrizko bizi-euskarria - RCP (online)
Non: UDEMY Plataforman
Noiz: Urte guztian irekita
Online ikastaroa doakoa eta gaztelaniaz emana. Bertan, oinarrizko mailan Bizi-euskarriko maniobra eta teknika guztiak ikasiko dituzu (ez medikalizatua), ERC European Resucitation Council-en giden eta gomendioen arabera.
Informazio gehiago lortzeko, sakatu lotura honetan.