Bilatu zeure prestanzuntzaAurkitu zeure lanaSortu zeure lanaBideratu zeure etorkizuna

Behera kargatzeak

Atal honetan zure proiektu profesionala definitzen laguntzeko edo enplegua bilatzeko zure estrategiak hobetzeko dokumentazio interesgarri ugari kargatu ahalko duzu behera.

GAITASUN PROFESIONALAK EGIAZTATZEA

Eguneratzea: 2023ko martxoaren 03
Lan-esperientzia eta ikaskuntza ez-formalak aitortu eta egiaztatzea aldatzea

Zure lanbide-gaitasunen ziurtagiri ofizialik ez baduzu, ez duzulako ikasi edo inork ez dizulako aitortu, lan-esperientziaren bidez edo prestakuntza-bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-gaitasunen egiaztapen ofiziala eskuratu ahal izango duzu. Akreditazio hori Ikaskuntzak Aitortzeko Sistemaren bidez lor daiteke, eta prozedurak aldaketa garrantzitsu batzuk izan ditu:

  • Gaur egun, izena ematea doakoa da fase guztietan. Ez da inolako tasarik ordaindu behar, inongo unetan.
  • Izena emateko deialdia zabalik dago beti. Edozein unetan eman dezakezu izena.

Deskargatu liburuxka, zure gaitasun profesionala aitortzen duen ziurtagiri ofizial bat lortzeko aurkezten zaizun aukera hau zehatzago ezagutu dezazun.

Informazio gehiago EEIn, Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutua.

NAZIOARTEKO LAN MUGIKORTASUNARI BURUZKO III.JARDUNALDIA

Eguneratzea: 2018ko urrlaren 04
Irungo Udalak, Irun Ekintzan, Garapen ekonomikoaren eta enpleguaren sorrera iraunkorra bultzatzeko akordioaren bitartez, eta Bidasoa bizirik elkartearekin langileen nazioarteko mugikortasunaren inguruko III. jardunaldia antolatu du. Ekitaldia urriaren 4ean ospatu zen Amaia Kultur Zentroan eguerdiko 13:00etan. Ekitaldira IESFP Bidasoa Formazio Zentroetako, IES Plaiaundi, Irungo La Salle, Mendibil Formazio Zentroko eta Pio Baroja institutuko 340 ikasle bertaratu dira.
Jardunaldiaren helburua eskualdeko gazteak Europar Batasunak bestelako estatuetan lana bilatu, formatzen jarraitu edo hizkuntzak ikasten jarraitzeko eskaintzen dituen aukeren inguruan informatzea izan da. Era honetan, ikasleen garapen pertsonala eta profesionala bultzatuko duten esperientzia aberasgarriak eskaini nahi dira, haien profilak momentuko eta etorkizuneko beharretara egokitu ditzaten. 

LANBIDE HEZIKETATIK UNIBERTSITATERA SARTZEA

Eguneratzea: 2018ko urtarrilaren 31
Nahiz eta Lanbide Heziketaren helburua profesionalak prestatzea den lan-munduan sartu daitezen, Goi-mailako Lanbide Heziketako tituludunak unibertsitateko ikasketetara sartu daitezke, egin duten zikloaren arabera. Horrela, bada, Lanbide Heziketako Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoko 44, 53 eta 65 artikuluetan aipatzen diren Goi-mailako Teknikariaren, Arte plastikoetako eta Diseinuko Goi-mailako Teknikariaren edo Kiroleko Goi-mailako Teknikariaren tituluak edo titulu baliokideak dituztenak Graduko unibertsitate-irakaskuntza ofizialetara sartu daitezke, probarik egin gabe.

UNIBERTSITATERAKO SARBIDE BEREZIAK

Eguneratzea: 2018ko urtarrilaren 31
Unibertsitate ikasketak egin nahi dituzu? Prestakuntza da profesional kualifikatu bat bihurtzeko duzun modurik egokiena, lehiazko lan merkatu bati aurre egiteko prest egoteko. Eta Unibertsitateak zure bizitza markatu ahal dituzten bizipen pertsonalak eta etorkizun profesionalari begirako esperientzia bat eskaintzen dizu. Gaur egun badaude sarbide berezi batzuk unibertsitatean prestakuntza jasotzeko eta dokumentu honetan azaltzen dizkizugu.

LEHEN SEKTOREA. 2018 Prestakuntza

Eguneratzea: 2018ko urtarrilaren 9
Erantsita doan artxiboan dago HAZI entitateak, bere zentro kolaboratzaileen bidez, 2018ko lehenengo seihilekorako programatu dituen ikastaroen proposamena.
Enplegurako prestakuntza hau EAEko nekazaritzaren, nekazaritzako elikagai-enpresen eta elkarte profesionalen sektoreko eta entitate eta erakundeetako profesionalei zuzenduta dago, eta sektore horretan eta inguruneko balio-kate osoan lan egiten dutenen kualifikazioa egokitzeko da, horrela Euskadiko lehen sektoreko eta elikgaien eta landaguneen sektoreko lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetu ahal izateko.

EUROPA HELMUGA gida (2017ko argitaraldia)

Eguneratzea: 2017ko uztailaren 12
Gazteen Euskal Behatokiak Europa Helmuga gidaren argitalpen berria aurkeztu du. Nazioarteko mugikortasunean espezialista den aditu batekin (Antonio Jesús Rodríguez Martínezekin) elkarlanean eguneratu da, eta 900 erreferentziatik gora gehiago dakartza aurreko argitalpenak baino.Besteak beste, gai hauek lantzen ditu:

Lana(au pair aritzeko informazioa, hala nola dokumentuak, baliabideak eta kontratuak; Europan lana bilatzeko informazioa; oporraldietan lan egiteko informazioa; etab.)
Hizkuntzak(ikastaro, beka eta laguntzei buruzko informazioa; Europan ikasteko informazioa; etab.)
Bekak eta praktikak(Europako eta nazioarteko erakundeetako beken zerrenda)
Bidaiak(Europan bidaiatzeko informazioa)

GAITASUN EMOZIONALEN ZUHAITZAREN METAFORA

Eguneratzea: 2016ko abuztuaren 16
Artikulu honetan gaitasun emozionalak  aztertzen ditu Santiago Mollek, metafora baten bitartez: gaitasun emozionalen zuhaitza. Zure emozioei buruz eta zure buruaren eta ingurukoen gainean duzun ikuskerari buruz hausnartzen lagunduko dizu metafora horrek.

PROFESIONALTASUN EGIAZTAGIRIAK eta IKASKUNTZEN AITORPENA

Eguneratzea: 2016ko abuztuaren 5
Zure gaitasun profesionalei buruz ez baduzu inolako egiaztapen ofizialik, ez duzulako ikasi edo inork ez dizulako aitortu, beste aukera bat daukazu lan-esperientziaren bidez edo prestakuntzaren bide ez formalen bidez lortu dituzun gaitasun profesionalen egiaztapen ofizial bat lortzeko aukera izan dezazun. Egiaztapen hau bi bideren bidez lortu ahal duzu: Egiaztatu ahal den prestakuntzaz eta gaitasunak onartzean oinarritutako sistemaz.
Eransten den dokumentuan, azalpen sinplea eta praktikoa aurkituko duzu: Profesionaltasun Egiaztagiriak zer diren eta Profesionaltasun Gaitasuna Aitortzeko Sistemaren nondik norakoak zeintzuk diren.

Twitter, mikrobloga eta haren erabilera estrategikoa enplegurako

"Enplegua bilatzeko Twitter" ikastaroko materiala. Ikastaroa Oscar del Santok emango du, Irun Ekintzanen Gizarte Sareen eta Enpleguaren III astearen markoan. Material horrek “mikrobloga” erabiltzeko aukera emango dizu zure kontua kudeatzeko oinarrizko trebetasunak eta gaitasunak eta zure lan-helburuak lortzeko teknika eta estrategia batzuk garatzeko.

Europan lan egitea

Europan lan egiteko jarduera.

Lanbide Eures emandako jarduera, XIII Aste empleguan, Ficoban 

Onarpen profesionaleko sistema Europan.

Mugaz gaindiko Jardunaldiko materiala
Europar Batasunean lan egiteko tituluen onarpen profesionala.

Onarpen profesionaleko sistema Frantzian.

Mugaz gaindiko Jardunaldiko materiala.

Zure CV-a nabarmentzeko eta lana bilatzeko Multimedia Tresnak eta Internet sareak

Curriculum Vitae nabarmentzeko multimedia tresnak ikastaroko materiala.Material horrek aukera emango dizu, CVri ikusgarritasun handiagoa emango dioten internetako tresnak eta plataformak ezagutzeko.Blog bat sortu ahal izango duzu zure CVrekin, workmunity-a, enplegu Web eta agregatzaile onenak, youtube, pinterest, etab.

"Linkedin" eta enpleguaren bilaketa aktiboa

Linkedin eta Enpleguaren Bilaketa ikastaroko materiala. Material horrek aukera emango dizu Linkedin sakon ezagutzeko.Perfil ezin hobea garatzea, zure harreman-sarea eraiki eta hari etekinik handiena ateratzea, proaktibitatea edukitzea taldeen eta enpresen bidez.

"Twitter" eta enpleguaren bilaketa, aurreratuentzat

Enplegua bilatzeko twitterra ikastaroko materiala, II. maila.Material horrek aukera ematen dizu Twitter sakonki ezagutzeko, enplegua bilatzeko eta norbera sustatzeko tresna gisa erabiltzeko.Estrategia, profila, hashtag, bilaketak eta perfil-zerrendak aztertuko ditugu.

"Twitter" eta enpleguaren bilaketa, hasiberrientzat

Enplegua bilatzeko twitterra ikastaroko materiala.Material horreak aukera emango dizu Twittter-en kontu bat sortzeko, helburutzat hartuta marka bat sortzeko konfiguratzea, solastea, monitorizatzea eta enplegua bilatzeko zein norbera sustatzeko tresna gisa erabiltzea

Marka pertsonala eta Enplegua

Irun Ekintzan Irungo Garapen Ekonomikoaren eta Enpleguren Aldeko Itunak antolatutako jarduera. Hiltzaldian, Mar Pertsonal sendo bat eraikitzeko argibideak emango dizkigu, horrela gure enpleguaren bilaketan gure helmuga profesionalak lortzeko. Online marketin pertsonaleko funtsak eta hori gauzatzeko zenbait taktika eta teknika espezifikoren erabilera, kontuan hartuta bai alderdi psikologikoak bai beharrezko gaitasunak eta trebetasunak informazioko teknologien laguntzarekin enplegu-helburuak lortze aldera.

Hizlaria: Oscar Del Santo

Turismoa Espainian gaiari buruzko sektore-azterketa

SEPE Estatuko Enpleguari buruzko Zerbitzu Publikoko Behatokiak sektore azterketa bat argitaratu berri du Turismoari buruz. Aipatutako Behatokiko unitate zentralak koordinatu eta pilotatu du azterlana.
Erabilgarritasuna dela-eta sektoreko okupazio nagusienen lehia-profilen fitxak (49) eta etorkizuneko azterketak sartzen dituen ekarpen interesgarriak azpimarratu behar dira.

Presta ezazu lan-elkarrizketa

Gida praktikoa, komiki formatuan, San Martín del Rey Aurelioko Udaleko Enplegu Zerbitzuak argitaratua. Bertan, lan-elkarrizketak prestatzeko orientazioak eskaintzen dira.

Azaleratzen diren sektore ekonomikoak

Merkataritza Ganberek egindako azterlana, Espainian, Europar Batasunean eta beste herrialde batzuetan azaleratzen ari diren sektore ekonomikoen adibideekin, eta aipatutako sektoreen egungo eta etorkizuneko egoera eta mikroenpresak zein emakumeek bultzatutako enpresak sortzeko egiten duen laguntza.

Funtsezko gaitasunak etengabeko ikaskuntzarako Europa mailako erreferentzia markoa

Etengabeko ikaskuntzarako funtsezko gaitasunei buruz, Europako Legebiltzarreko eta 2006ko abenduaren 18ko Batzordearen Gomendio baten Eranskina, 2006ko abenduaren 30eko L 394 Europar batasuneko Egunkari Ofizialean argitaratua.
Gomendio hau da Europako Batzordeak eta eta Hezkuntza eta Prestakuntza 201o lan programan parte hartu duten eta kide diren Estatuek batera egindako lanaren emaitzetako bat da. Lan programa lankidetza politikoaren markoa da hezkuntzaren eta prestakuntzaren esparruan, eta batera adostutako helburuetan, adierazleetan eta erreferentzia ereduetan, berdinen arteko ikaskuntzan eta praktika egokien zabaleran dago oinarrituta.