Bilatu zeure prestanzuntzaAurkitu zeure lanaSortu zeure lanaBideratu zeure etorkizuna

Jarduerak

Kontaketa: 18-int-3Eskatzea

Enplegua bilatzea Interneten. Lanbide.net eta beste Web batzuk

Enplegua bilatzea Interneten. Lanbide.net eta beste Web batzuk

 

NAZIOARTEKO MUGIKORTASUNAREN JARDUNALDIA –urriak 17

PORTUGAL-ITALIA-SUITZA-FRANTZIA-ESPAINIA

Etorkizuneko Lanbideen El Espazio 2007ko urtarrilaren 29an sartu zen Réseau Cités des Métiers delakora, Pariseko Cité des Sciencies et de l’Industrie delakoari proiektua aurkeztu eta “Cité des Métiers” label ospetsua lortu ondoren. Mundu osoko 30 zentrok osatzen dute nazioarteko sare hori, eta gure proiektua Espainiako bigarren zentroa da, Bartzelonakoaren ondoren.  Sarean lan egiteko modu honek, munduko bazter guztietako enplegu zentroekiko harreman zuzena edukitzea ahalbidetzen du eta aukera ematen du orientazioa eta enplegua bilatzeko hain berritzaileak diren  mota guztietako ekimen hauetan lankidetzan aritzeko.

JARDUNALDIAREN HELBURUA

Parte-hartzaileei beren proiektua atzerrian egiten laguntzea da jardunaldiaren xedea, Nazioarteko Mugikortasun programa eta dispositibo guztiak ezagutuz, baita herrialde bakoitzaren hezkuntza sistema eta datu ekonomikoak zein lanari buruzko datuak ere. Jardunaldi honen balioa eta helburua da interesatzen diren herrialdeetako aholkulariekin eta kontseilariekin komunikazioan egotea eta elkarrizketatzea eta bertan informazioaren berri edukitzea eta trukatzea bideohitzaldien bidez.

METODOLOGIA

Bideohitzaldi baten bidez, dagozkion herrialdeekin eta horretarako egokitua dagoen areto batean

JARDUNALDIAREN EDUKIA

9:30: harrera Bidasoa biziriken eta lankideen aurkezpena

9:40: nazioarteko mugikortasunerako dispositiboak, Marie-Laure Pitelen aurkezpena

10:30: Norakoa: Espainia (15’ - aurkezpena)

10:45 Norakoa: Portugal (15’ - aurkezpena)

11:00 Norakoa: Italia (15’ - aurkezpena)

11:15: Norakoa:  Suitza (15’ - aurkezpena)

11.30 – 12.30: bertan diren parte-hartzaileek interesatzen diren herrialdeetako aholkulariei egiten diren galderak

HERRIALDEEN AURKEZPENA

15 bat minutuko aurkezpena, gai hauen ingurukoa:

  • BETEKIZUNAK praktika-egonaldirako enpresetarako eta enplegurako
  • Lan-merkatua
  • Hizkuntza mailaren eskakizuna eta nahi den bigarren hizkuntza
  • Alojamendua
  • Informazio interesgarria: bizi-maila, eguneroko gaiak, eta abar.

PUBLIKO HARTZAILEA

Atzerrian proiektuak dituzten ikasleak

  • Langabetuak eta aukera berrien bila dabiltzan pertsonak

DATA: Urriak 17

LEKUA: ZEHAZTEKO DAGO

 

Oharra: edozein azalpena behar izanez gero ez zalantzarik eduki eta jar zaitezte harremanetan posta elektronikoaren bidez edo  943-633160 El Espazioko telefonoaren bidez eta galdetu  Elvira Hernándezez.