Bilatu zeure prestanzuntzaAurkitu zeure lanaSortu zeure lanaBideratu zeure etorkizuna

Nortzuk Lankidetza

Etorkizuneko Lanbideen El Espazion Bidasoa Eskualdeko hainbat erakunde inplikatu dira: erakunde publiko eta pribatuak eta baita enpresak, sindikatuak, hirugarren sektoreko erakundeak, elkarteak, prestakuntza-zentroak, Unibertsitateak eta abar ere. Horiek guztiak ideia bat bera dutela batu dira: hiritarrei teknologia berriak eskaintzea, ingurune dinamiko eta erakargarri batean –sarbide libre, anonimo eta doakoan–, eta baita talde eta/edo bakarkako zenbait jarduera ere, enplegua lortu, beren etorkizuna bideratu edo lanbidean eboluzionatu dezaten.

Beraiek dira beren etorkizunaren protagonista; guk langile teknikari espezializatuak eta bitarteko berritzaileak eskaintzen dizkiegu, gai garrantzitsuetan beren erabakiak har ditzaten, batik bat honako gai garrantzitsu hauek erabakitze aldera:

  • Ikasketak aukeratzea.
  • Lehen enplegua bilatzea.
  • Prestakuntza iraunkorra.
  • Lanbidean eboluzionatzea.
El Espazio Bidasoa Activa

Instituzioa

Irungo UdalaOndarribiako Udala 
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru AldundiaInstituto de Empleo - Servicio Público de Empleo Estatal

Lankidetza

Irungo Garapen Ekonomikoa eta Enpleguaren aldeko Akordio Orokorra